"592 metroz goiti"

  • "592 metroz goiti"
  • "592 metroz goiti"
  • "592 metroz goiti"
  • "592 metroz goiti"
  • "592 metroz goiti"

1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak bailarako paisaian marra banatzaile bat marrazten du: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.

Maddi Barber

Iruñea, 1988. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen EHUn 2010ean eta 2017an Ikusmen-antropologiako masterra eskuratu zuen Manchesterko Unibertsitatean. 2015ean, Zinergentziak #15 zikloan parte hartzera gonbidatu zuten eta Distantziak zuzendu zuen taldean. 2018an, Christopher Murray eta Charlotte Hoskins-ekin batera, Yours Truly zuzendu zuen, Iruñeko Punto de Vista jaialdian estreinatu zena. 592 metroz goiti da bere azken lana, eta Visions du Réel jaialdian estreinatu du (Nyon, Suitza).

Ficha

  • Zuzendaria eta gidoigilea: Maddi Barber
  • Ekoizpena: Zuriñe Goikoetxea / Doxa Producciones
  • Ekoizpen zuzendaritza: Ainhoa Andraka, Zuriñe Goikoetxea, Cristina Hergueta, Maddi Barber
  • Argazki zuzendaria: Maddi Barber
  • Kameralaria: Maddi Barber
  • Muntaia: Mirari Echávarri, Maddi Barber
  • Musika: Koiuntura (Resu Ansorena, Josu Castillo)
  • Soinua: Maddi Barber
  • Soinu muntaia: Xanti Salvador
  • Iraupena: 24:30
  • Jatorrizko formatua: HD
  • Generoa: Dokumentala
  • Jatorrizko bertsioa: Gaztelania eta euskara
Kimuak

Laburrean

Euskadi, auzolana