"Üda batez"

  • "Üda batez"

Oro har, ordu bat eta hamar minutuko dantza ikuskizuna, Zuberoako herri dantzak eta sorkuntzakoak bateratzen dituena, Zuberoako dantza ikastegi ezberdinetako 20 dantzari gaztek emana.

Zuberoako "Goizean goizik" abesti latzean oinarrituta zeinek kondatzen duen goizean esposatu ondoren arratsalderako alarguna zen neskatxa baten tragedia, Joana Etxart idazleak ipuin moduko bat asmatu egin du.

Historia honek miresgarria eta izadiz haratekoa nahasten ditu, gorteetako literatutatik eta tragedia klasikotik zerbait hartuz. Hala, Albiana esposa gaztearen, Egon senarraren eta baztertuta geratutako Kadar maiteminduaren pena eta tormentuen barrualdeetara eramanak gaude, Mari jinko-anderearen urratsen atzetik. Jokoaren haria, berriz, Zamai izeneko hildakoen arima laguntzaile zuberotarrak derama, euskal arima galduen bideratzaile gisara.

Testua Fabio Lopez koregrafoak (Illicite konpania, Baiona) oholtzaratu egin du, maitasunaren eta bekaizkeriaren sentimenduak adierazteko eta nabaritzeko asmoarekin.

Fitxa

  • Konpainia: Kompany Beritza
  • Xiberoko dantzen egileak: Maguy Mirande, Joana Larrandaburu, Graxiana Castillon, Petti Etchegoyhen
  • Soinuztatzeak: Anddé Carrère
  • Argiak: Marc André Nicolao
  • Iraupena: 70 minutu

Laburrean

  • Egileak Fabio Lopez
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana