"Izaro"

  • "Izaro"

Izaro dokumental/saiakera bat da, eta Izaro irlaren identitatearen, historiaren eta legatuaren erretratu zatikatua eguneratzen du, haren diasporaraino. Izaro izenak sortu ditu hainbat botere-praktika, irlaren jabetzari buruzko aldarrikapen juridikoak, teilaren jaurtiketaren moduko festak, Izaro Films Presenta ekoiztetxea, bere talaia Windsor dorrearekin, emakumezkoen nahiz gizonezkoen izen bereziak eta Bermeoko armadoreek eraikitako azken belaunaldiko atun-ontzi bat, Indikoko uretan arrantzatzen duena, Seychelleko ikurrinaren pean.

Diziplina anitzeko artista, Txuspo Poyok prozesatze-metodologia jakin bati eutsi dio 90eko hamarkadaz geroztik istorio gainjarriak marratzeko, gurutze hibridoetako belaunaldi-gertakizun jakin batzuen ikerketan eta azterketan oinarrituta, muntatze-lanaren oso zentzu markatuarekin. Zuzendariaren proposamenek kontakizunak sorrarazi dituzte, eta horien tentsioaren muina irudi gurutzatuetan datza. Hondar historikoak eta amaitu gabeak elkartzen dituzten bilbeak, iruditeria kulturaleko zatiekin nahasita; bai denonak, bai banakoenak, historiatik, zinemaren mundutik, arkitekturatik eta zientzia-fikziozko literaturatik atereak.

Fitxa

  • Zuzendaria: Txuspo Poyo
  • Gidoia: Txuspo Poyo, Jaime Cuenca
  • Ekoizpena: Txuspo Poyo (txuspo@hotmail.com)
  • Argazkia: Jess Pueyo, Oier Ituarte, Gabriel Perezzan, Txuspo Poyo
  • Muntaketa: Txuspo Poyo
  • Musika: Alex Mendizabal, Coro Izaro de Bermeo
  • Aktoreak: Izaro Ieregi, Izaro Aperribai
  • Narratzailea: Aizpea Goenaga
  • Hizkuntza: Gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, portugesa
  • Iraupena: 63 minutu


Laburrean

  • Egileak Txuspo Poyo
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana