"Lady Off"

  • "Lady Off"

Ana aktore gazteak, tamalez, ezin du antzezle profesionala izan. Astelehenetik larunbatera denda batean saltzaile dabil, lanaldi erdian, eta horrekin uztartu behar ditu bere antzerki-ekoizpen txikiak, halakoren batean lekurik aurkitzen duenean. Baina orain, rol berri bat buru-belarri prestatzen dabil Ana: Shakespeareren Richard III antzezlanean Lady Ana hezurmamitzeko aukeratu dute, Madrilgo off antzoki txiki batean. Ekoizpen xumea izan arren, Anari ilusio handia egiten dio aukera horrek, baina ilusioak berehala egingo du topo antzelanaren zuzendariaren borondate gogorrarekin; izan ere, Richardek eszenatokian (metaforikoki) hertsatu, iraindu eta are umiliatu ere beharreko jostailu soiltzat ulertzen du Lady Anaren pertsonaia.

David Rodríguez Losadak modu autodidaktan hasi zuen bidea ikus-entzunezkoen munduan, Euskal Herriko musika-arloko taldeentzako bideoklipak eta film laburrak eginez. La noche del ratón (2015) lanarekin egin zuen jauzia film luzeen mundura. Filma Santa Barbarako zinema-jaialdian estreinatu zen nazioarteko mailan, FANT Bilbao zinema-jaialdiko Panorama saila inauguratu zuen, eta hainbat sari lortu zituen fantasiazko eta izu-zinemako zirkuituko lehiaketetan. Lady Off da zuzendariaren bigarren film luzea.

Fitxa

  • Zuzendaria: David Rodríguez Losada
  • Gidoia: David Rodríguez Losada, Noemí Chico
  • Ekoizpena: Pecado Films SL (Jose Alba - pecado@pecadofilms.com), Lepantstrit Produce SCP (Asier Vázquez Baños - asier@lepantstrit.com), Mozi Capital AIE (Jose Alba - pecado@pecadofilms.com)
  • Argazkia: Jorge Martín
  • Muntaketa: David R. L., Jorge Martín
  • Musika: Xisco Rojo
  • Aktoreak: Marta Fuenar, Mateu Bosch, Yeyo Bayeyo, Jaione Azkona
  • Iraupena: 70 minutu


Laburrean

  • Egileak David Rodríguez Losada
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana