"La noche nos lleva"

  • "La noche nos lleva"

Jorge saskibaloi-jokalari profesionala izan zen hogeita hamabost urte bete arte. Orain hogeita hamazazpi ditu, eta ez daki zer egin bere bizitzarekin aurrerantzean. Egunero berandu jaikitzen da, bideo-jokoetara jolasten da, zabor-janez betetzen da eta ondoren gauera arte oinez ibiltzera ateratzen da. Ia-ia ez du harremanik beste inorekin, eta burbuila batean bizi da; baina isolamendua akaso urrunegi eraman duela ohartzen denean, burbuila hori hausten saiatuko da.

David González Rudiezek errealizadore, gidoilari eta editore gisa lan egin du, eta Kimuak katalogoan izan da bost alditan. Egindako film laburrekin estatuko eta nazioarteko 60 sari baino gehiago lortu ditu. Lehen film luzeak, La fosa-k (2016), zuzendariak berak ekoitziak eta independenteak, lehen lan onenaren saria irabazi zuen Paura izu-zinemako jaialdian. Formatu luzean egindako bigarren lana, Arder (2017), Sitgeseko fantasiazko zinemako nazioarteko azken jaialdian estreinatu zen lehiaketan, Noves Visions sailean. La noche nos lleva zuzendariaren hirugarren filma da.

Fitxa

  • Zuzendaria: David González Rudiez
  • Gidoia: David González Rudiez
  • Ekoizpena: David González Rudiez (davidgonzalezrudiez@gmail.com)
  • Argazkia: David González Rudiez
  • Muntaketa: David González Rudiez
  • Aktoreak: Carlos Algaba, Cristóbal Araque, Cruz López-Cortón, Ana Rodríguez Calvo, Soraya Peña, Luis Alonso
  • Iraupena: 62 minutu


Laburrean

  • Egileak David González Rudiez
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana