"Angel Iriarte 'Potaje'. Altsasuar musikari xelebrea"

  • "Angel Iriarte 'Potaje'. Altsasuar musikari xelebrea"

Anjel Iriarte Goikoetxea 'Potaje', akordeoilaria, konposatzailea eta letra-egile altsasuarra. Musikariak sortutako jota ezagunak disko honetan jaso dira. Iriarteren lanak beste interprete batzuen diskoetan jasota zeuden, baina haren familiak dantza doinu horiek jaso ditu eta disko honetan argitaratu ditu. Hamahiru dantza-doinu ditu diskoak. Helburua Potajeren musika ezagutu eta segida izatea da.

Akordeoirako sortu zituen Iriartek, baina diskoan haietako bost jota teklatu eta baxu batekin entzuten dira (Isasia, Salsamendi, Ondarria, Idiazazpi eta Larruntza), Jose Mari Augustoren lana da hori. Fran Idareta irurtzundarrak grabatutako beste bost dantza doinu daude diskoan: Bargagain, Fiestas de Alsasua, Romeria de San Pedro, Txoko Maitea eta Pasacalles. Mielotxin folk talde nafarrak Almadierra diskoan sartu zituen Ibarrea eta Zangitu jotak ere diskoan daude. Diskoa Izaskun Andueza akordeoilari lakuntzarraren Beikolar piezaren interpretazioarekin osatzen da. Pieza horietatik guztietatik dozena bat dira Iriartek sortutakoak. Beste bat, kalejira, berak berreskuratutakoa da.

Familiak argitaratutako diskoa, 2017ko irailaren 9an.

Erosi Angel Iriarte 'Potaje'. Altsasuar musikari xelebrea diskoa

Aurkibidea

  • Ibarrea. Angel Iriarte/Mielotxin
  • Zangitu. Angel Iriarte/Mielotxin
  • Bargagain. Angel Iriarte/Fran Idareta
  • Fiestas de Altsasua. Angel Iriarte/Fran Idareta
  • Romeria de San Pedro. Angel Iriarte/Fran Idareta
  • Txoko maitea. Angel Iriarte/Fran Idareta
  • Pasacalles. Angel Iriarte/Fran Idareta
  • Beicolar. Angel Iriarte/Izaskun Andueza
  • Isasia. Angel Iriarte/Jose Mari Augusto
  • Salsamendi. Angel Iriarte/Jose Mari Augusto
  • Ondarria. Angel Iriarte/Jose Mari Augusto
  • Idiazazpi. Angel Iriarte/Jose Mari Augusto
  • Larruntza. Angel Iriarte/Jose Mari Augusto
dantzan.eus

Laburrean

  • Egileak "Angel Iriarte 'Potaje'
  • Zenbatekoa9,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana