"Garai zekenak"

  • "Garai zekenak"
  • "Garai zekenak"

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria. Jatorrizko testua Denise Despeyrouxena da, Henrik Ibsen norvegiar dramagile handiaren Hedda Gabler drama ospetsuan oinarrituta egina.

Heddaren drama askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko. 

Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira.

FITXA TEKNIKOA:

  • Jatorrizko testua: Denise Despeyroux (Henrik Ibsenen Hedda Gabler lanean oinarritua)
  • Zuzendaria: Raúl Cancelo
  • Antzezleak: Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez, Pako Revueltas
  • Ekoizpena: Arriaga Antzokia

Laburrean

  • Egileak Denise Despeyroux
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana