"Puzzling"

  • "Puzzling"
    Ana F. Henry

Arkitekturak eta dantzak eskua ematen diote elkarri Puzzling lanean, Blanca Arrietak eraikuntza fiskoaren inguruan sortutako lan-sortako azken proposamen koreografikoan. Pieza honetan, koreografoa gorputzaren eta espazioaren barneko eta kanpoko harreman korapilatsuetan murgiltzen da, geometriaren, formaren eta materiaren artean mugimenduarekin eta emozioekin sortzen diren loturetan.

Sorkuntzako prozesu honetan, gorputzak espazio arkitektonikoarekin eta hortik ibiltzen diren pertsonekin izandako eragin-trukearen ondorioekin esperimentatzen da.

FITXA TEKNIKOA:

  • Sorkuntza eta Zuzendaritza: Blanca Arrieta
  • Interpretazioa: Mai Ishiwata, Robert Jackson, Blanca Arrieta
  • Soinu sorkuntza: Itziar Madariaga
  • Arte zuzendaritza: Mabi Revuelta
  • Partitura grafikoak: Mai Ishiwata, Robert Jackson, Blanca Arrieta
  • Kanpo-laguntzailea: Mizel Théret
  • Jantziak: Sonia Curiel
  • Promozio bideoa: Ana F. Henry Fotografía 


Laburrean

Euskadi, auzolana