"Agian bihar"

  • "Agian bihar"

Duela urtebete inguru argitaratu zuen bere lehen diskoa, TripTics I-II, HIBAI izenpean. Oso lan konplexua zen hura, hogeita hamarretik gora musikarik hartu baitzuten parte grabazioan, eta eklektikoa, HIBAIren unibertso musikal zabala jasotzen baitzuen. Oraingoan lan apalagoa eta soilagoa dakarkigu Gernikako abeslari, musikari eta konpositoreak, baina aurrekoaren ildo beretik doa.

Oiartzungo Mecca estudioan taldearekin grabaturiko bi abesti berri eta lau kanta akustiko biltzen ditu Agian bihar izeneko lanak. Beste behin hainbat musika eragin eta joera bildu ditu HIBAIk. Diskoari izena ematen dion abestia, esaterako, melodian Bruce Springsteenen oihartzun lausoa dakarren tenpo ertaineko pop-rock abestia da, zeinean Gotzon Ereñoren gitarra lana nabarmentzen den. "(No quiero) lo que tengo" kantan, ordea, kantautoreen moldera gerturatzen da Etxebarria. Bi abestiotan aurreko diskoan ere lagundu zioten esperientzia handiko musikariek hartu dute parte: Ander Garciak (baxu elektrikoa), Carlos Sagik (bateria), Iraide Ansorenak (perkusioa) eta Henar Rodriguezek (Hammond organoa eta pianoa).

Erosi Agian bihar

Abestiak

1. Agian bihar
2. (No quiero) lo que tengo
3. Invisible
4. Zurea-Nerea
5. Abandonaturik
6. Iruten ari nuzu


Laburrean

  • Egileak Hibai
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana