"Cuando caiga la nieve"

  • "Cuando caiga la nieve"

Tragikomedia garaikide bat non lau pertsonaia bakartiren bizitzak korapilatzen diren errauts-kutxa baten lapurreta dela medio. Egungo gizarte-errealitatearen erretratu leiala.

GKE baten arropa-edukiontzia, polizia-etxe bat, erdialdeko plaza bateko eskale mozorrotuak, autobiako puntu zehaztu gabe bat... eta espero ez zen elurra... horiek dira Cuando caiga la nieve koktel-ontzian biltzen diren elementuetako batzuk; bizi garen gizarte honen ispilu den collage bat, anti-heroien ahotsetik.

Cuando caiga la nieve Javier Vicedok (Calderón de la Barca Saria 2014) idatzitako testua da INAEM Dramaturgien Garapenerako Programan. Julio Provenciok eszenaratu zuen eta hiri hauetan aurkeztu da: Madrilen (Cuarta Pared aretoa), Ciudad Rodrigon, Tenerifen, Alacanten (Autore Garaikideen Mostra) eta Valentzian.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Javier Vicedo Alo´s
  • Zuzendaritza eszenikoa: Julio Provencio
  • Antzezleak: José Luis Alcobendas, Fernando Delgado-Hierro, Fabián Augusto Gómez Bohóquez, Chupi Llorente
  • Produkzioa: La Belloch Teatro & Becuadro Teatro
  • Musika: Nacho Bilbao
  • Eszenografia diseinua: Julio Provencio
  • Argiztapen diseinua: David Benito
  • Jantzien diseinua: Yeray Gonza´lez Ropero

Laburrean

Euskadi, auzolana