"Distans"

  • "Distans"

Itun bat, kode sekretu bat, denboraren kapsula bat, promesa bat... 20 urte barru leku eta ordu berean. Arbolaren etxe zaharra non bi lagunek arratsaldeak ematen zituzten, denbora-pasa, jolas, barre-algara, fantasia eta konplizitate artean. Denbora badoa eta distantziak ez du erremediorik, baina ez du esan nahi ahaztu direnik.

Abestiak dioen bezala, 20 urte ez da ezer... Bi pertsonaiek distantzian elkarrekin segitzeko modua aurkitu dute, bizitzak bide desberdinetatik eraman dituen arren. DistanS honek adiskidetasunaz hitz egiten digu: gure bihotzetan bizirik irauten duten oroitzapenez, urteak joan arren. Gizakiaren hauskortasunaz, hausturez eta bakardadeaz mintzo da, eta besteekiko harremanak eraberritzeko eta berreraikitzeko kapaz den maitasunaz ere bai.

Emozioetan zehar egindako bidaia bat, ikusmen- eta soinu-espazio batean, non zirku akrobatikoak eta keinuen antzerkiak ikuskizun organiko, sentikor eta jostagarria eratzen duten. Emankizun honekin, antzerki-interpretazioa eta zirkuko diziplinen arriskua sortzeko kapaz diren emozioetan sakontzen du konpainiak.

Euste akrobatikoak, akrobazia dinamikoak, soka nasaia, malabarismo musikalak, zuzeneko musika, barra finkoa, slapstick-a eta keinu-antzerkia dira, dramaturgia oinarri dutela, istorio hurbileko eta zirraragarri hau eratzen duten erremintak, publiko guztiak hunkitzeko eta egungo gizarteari beharrezko balioak transmititzeko gai den istorio bat.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Lapso Producciones
  • Antzezleak: Sara Ortiz y Albert Moncunill Ferrer
  • Produkzio exekutiboa: Cía. Vol’e Temps
  • Koreografiaren sorkuntza: Cía Vol’e Temps
  • Zuzendaritza musikala: Lapso Producciones
  • Musika originala: Daniel Maldonado “Sam”
  • Eszenografia: Carlos Monzón
  • Jantzien diseinua: Saray Angulo
  • Jantziak: Engatosarte vestuario teatral (Angie Paz)
  • Argiztapen diseinua: Almudena Oneto
  • Argiztapen eta soinu teknikaria: Oskar Vizcaino Ríos
  • Bideogintza: Laura Dafne
  • Argazkigintza: Periko Nikolas
  • Diseinu grafikoa: Quartada Estudi

VOL´E TEMPS

Laburrean

Euskadi, auzolana