"E-NXADA"

  • "E-NXADA"
  • "E-NXADA"

Zirku garaikideko emankizun bat, irudizko baserri-mundua deseraikitzera garamatzana, ikuspegi urbano eta garaikide batetik. Gorputzaren eta objektuaren arteko erlazioaren ikerketa artistikoa, instalazio plastikoarekin, soinu-konposizioarekin eta argiketarekin gurutzatuta.

Soro-lanaren aipamen poetikoa, gizakia eta paisaia lotzen dituen antzinako objektu baten bitartez: e-nxada edo aitzurra. Erritualetik abiatzen gara, ahaleginetik eta erresistentziatik, laborantza-ziklo sinboliko bat antzezteko. Aitzur-lana, ereitea, ernetzea, ureztatzea eta uzta-bilketa.

Aitzurra deseraikitzearen bidez landa munduko materialtasuna dakarkigu gogora, hiri-ingurunearen izaera immaterial/ebaneszentearekin kontrastean. Jatorriak gogoratzea; laborantzak herrien garapenean izan duen garrantzia eta gizakiaren eta izadiaren arteko harremana nabarmentzea.

Erva Daninha eta Binaural/Nodar-en arteko sorkuntza. Sao Joao Antzerki Nazionalaren koprodukzioa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza artistikoa eta Kontzepzio plastikoa: Vasco Gomes, Julieta Guimarães
  • Antzezleak: Jorge Lix, Rodrigo Matos, Vasco Gomes
  • Argiztapena: Romeu Guimarães
  • Soinu konposizioa: Luís Costa
  • Sorkuntzan bazkideak: Erva Daninha, Binaural/Nodar
  • Koprodukzioa: Teatro Nacional São João
  • Laguntza: Teatro Municipal Do Porto, Instituto Politécnico Do Porto

Erva Daninha

Laburrean

Euskadi, auzolana