"Felicidad"

  • "Felicidad"

Emazteak amodioa egin nahi du, senarrak ezin du orain. Beste senarrak entzun diezaioten nahi du, beste emazteak ama izan nahi du. Emazteak bidaiatu egin nahi du, senarrak ere bai. Hiru urte daramatzate senar-emazteek bakarrik egon gabe. Emazteak eta senarrak alaba bat dute. Beste senarrak ez du aita izan nahi. Guztiak Lisboara doaz. Zoriona.

Horrela imajinatzen al genuen gure bizitza? Hau al da nik egin nahi nuena? Uste nuen nire bizitzako gizonak egiazko maitasunean sinetsiko zuela. Ama izan behar al nuke? Oso gustuko dut dantza egitea, musika entzutea eta jotzea. Min emateraino sentitzen dut zure falta. Nire alaba zoragarria da. Guztiz bidegabea da momentu honetan hau niri gertatzea. Emadazu besarkada bat. Ongi al zaude? Ongi al zaude? Bai, bai, ongi nago. Zer ederra zauden. Zer tuntuna... ez al zara arraro sentitzen? Zerbait hartuko dugu? Guk?Denbora ikaragarri aprobetxatzen ari naiz. Denbora asko da futbolean horrelako bi batera ez zeudela. Anaia! Nirekin ez zaitez etorri ez daukat gogorik eta. Maite zaitut. Nik ere bai. Beldur naiz. Nire amonak ez zuen ikasketarik, baina emozionalki munduko azkarrena zen. Zoriontsu zen.

Zoriona antzerkiko gogoeta bat da, egungo heldutasun berankorrean zoriontsu izateko ahaleginari buruzkoa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza: Cristina Rojas
  • Antzezleak: Raquel Mirón, Enrique Asenjo, Homero Rodríguez Soriano, Cristina Rojas, Miguel Martín, Carlota Rodríguez
  • Zuzendaritza laguntzailea: Raquel Mirón
  • Produkzioa: Tenemos Gato
  • Argiztapen diseinua: Ana Rodríguez Aguilar
  • Jantziak: Cristina Rojas
  • Diseeinu grafikoa: Omar Janaan
  • Eszenografia: Lúa Testa
  • Musika: Ernesto Aurignac, Joan Chamorro y Andrea Motis Bigband, Aljeromic, Radiohead
Tenemos Gato

Laburrean

  • KonpainiaTenemos Gato
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana