Flou Papagayo arimari eta kolore-aniztasunari egindako oda bat da. Sakontzeko eta aurpegi eta ñabardura guztiak azalera ateratzeko premia indartsu eta saihestezina. Gure gorputzetako Barne Papagaia, oihuka ari dena baldintzarik gabe adierazteko, eta, inongo lege edo koderik gabe gure bizitzako eta agertokietako ibilbidea edoskitzen eta mantentzen duena. PAPAGAIA, gure espiritu sortzailean bizi den zoramen distiratsuenaren ikurra.
Eta FLOUa, papagai unibertsala inarrosten eta pilpiratzen duen egintza traszendentala. FLOU PAPAGAYO, bat-bateko eta erremedio gabeko azarkeria bat. Flou Papagayo (inkoherentzia bitxia), Flou Papagayo uhin bat da, ez antzezlan bat. Flou masibo eta orokor bat. Kolektiboaren parte da eta guztiari dagokio. Flou Papagayo ez da esplika daitekeen ikuskizuna. Flou Papagayo da, besterik gabe. Gertatu egiten da. Egin egiten dugu.
Hiru izaera sentikor eta kaotiko erromes doaz biribilean, zirku-pista betiereko eta unibertsal batean. Emozioak eta partekatzeko irrika dira bidaia bitxi honen bulkada, non norberak besteak konbentzitzea lortzen duen, berak ere zer den ez dakien horretaz. Zeren eta Flou Papagayo ezin da jakin, sentitu egiten da, ez besterik.
FITXA TEKNIKOA: