"Opera locos"

  • "Opera locos"

Operako troupe berezi bat, bost abeslari xelebrez osatua, errezitaldi bat ematera doa generoko musikagile handienen piezaz osatutako errepertorioarekin. Antzezpenean aurrera egin ahala, haietako bakoitzaren ezkutuko grinak eta irrikak azaleratuko dira, ondorio itxuragabeak eta asmaezinak ekarriko dituena.

Gau gogoangarria izango da! Bost abeslari liriko dira The Opera Locos izeneko ikuskizun komiko-operistiko honetako protagonistak, non operako arrakasta handiak beste musika-estilo batzuekin fusionatzen diren, oso modu orijinalean. Eszenaratzea aparta da, estetika oso zaindua, eta Yllanak ohikoa duen komedia-giroa dario alde guztietatik.

The Opera Locos antzezlanak esperientzia berria eta desberdina sortzea lortu du, eta, batez ere, opera mota guztietako ikus-entzuleei helaraztea, modu freskoan eta oso dibertigarrian.

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia orijinala: Yllana, Rami Eldar
  • Zuzendaritza artistikoa: David Ottone, Joe O´Curneen
  • Musika zuzendaritza: Marc Alvarez, Manuel Coves
  • Jantziak eta eszenografia: Tatiana de Sarabia
  • Argiztapen diseinua: Pedro Pablo Melendo


Laburrean

Euskadi, auzolana