"Identitatearen eraldatzea subjektu literario postmodernoan"

  • "Identitatearen eraldatzea subjektu literario postmodernoan"

Liburuak testuinguru literarioan subjektu postmodernoak dituen agerpena, ezaugarriak eta aldaerak azaltzen ditu eta horrek garamatza baieztatzera subjektu narratiboek jasaten duten identitatearen krisiak bat egiten duela mendebaldeko gizarteetako kulturan postmodernitateak eragiten duen desoreka identitarioarekin. Ixiar Rozasen Negutegia (2006) eta Beltzuria (2014) liburuetan, Harkaitz Canoren Belarraren ahoa (2004) eta Twist (2011) eleberrietan eta Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur (2004), Haragia (2007) eta Katu jendea (2010) narrazio liburuetan horren berri eman dugu, hau da, subjektu postmodernoaren zenbait eredu aztertu ditugu, denak postmodernitateak eragindako aldaketen ondorioak eta XXI. mende hasierako narratibako pertsonaia eta protagonista postmodernoen kartografia egiten hasteko baliagarriak.

Erosi Identitatearen eraldatzea subjektu literario postmodernoan liburua

UPV/EHU

Laburrean

  • Egileak Iratxe Esparza Martín
  • ArgitaletxeaUPV/EHU
  • Zenbatekoa16,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua208
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-1319-065-5
Euskadi, auzolana