"Kuolulo zuhaitza"

  • "Kuolulo zuhaitza"
  • "Kuolulo zuhaitza"

Bi irla txikiren istorioa dugu hau: Txis eta Garabis. Oso bizitza baketsua zeramaten bertan. Baina, orduan, euria egiteari utzi zion Garabisen, eta hango biztanleak baliabiderik gabe gelditu ziren: ez zuten ezer jaterik, ezta edaterik ere. Horregatik, konponbide baten bila, ondoko irlara jo beharko dute. Handik gutxira, bi irletako biztanleen ohitura ezberdinak direla eta, liskarrak eta gaizki- ulertuak sortuko dira.

Liburutegi zahar eta aspergarri bateko bi liburuzainak bidaide, barre eta magiaz beteriko istorio honetan murgilduko gara.

Chis y Garabís

Paloma Bordonsek idatzi zuen jatorrizko liburua, Chis y Garabís izenekoa. Liburu horrekin finalista izan zen 1986. urteko Barco de Vapor sarian. 2004. urtean Sombra liburua ondu eta saria eskuratu zuen. Hainbat sari eskuratu ditu bere lanei esker, eta, hori gutxi balitz, Palomak ilustrazio propioekin borobildu ditu bere liburu batzuk azken urteotan. Bere liburuak zenbait hizkuntzatara itzuli dituzte, besteak beste, galizierara, katalanera, euskarara eta frantsesera.

Fitxa

  • Aktoreak: Mikel Hernandez, Alazne Etxeberria
  • Zuzendaria: Alazne Etxeberria
  • Egilea: Paloma Bordons
  • Moldaketa: Alazne Etxeberria
  • Jatorrizko musika: Ander Fernandez
  • Argiztapenaren diseinua: Alaine Alzoz
  • Eszenografia eta jantziak: Alazne Etxeberia
  • Txotxongiloak: Javi Tirado
  • Argazkiak: Alaine Alzoz
  • Adina: 6 urtetik aurrera
ttipia.eus

Laburrean

  • Egileak Paloma Bordons
  • KonpainiaTtipia Kultura
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana