"La memoria del cuerpo: Formas en el Espacio-Tiempo"

  • "La memoria del cuerpo: Formas en el Espacio-Tiempo"

La memoria del cuerpo: Formas en el Espacio-Tiempo (Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran) dokumentalak Espainiako dantza garaikidean zehar bidaia bat egitea proposatzen digu, Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazitako bost dantzariren bidez: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza). Filmaren lehenengo ikustaldi publikoa Azkuna Zentroan izango da, eta, bertan, urtea joan, urtea etorri, hamarkada bat joan, bestea etorri, dantzariak agertokira bultzatzen dituen motibazioak bistaratzen ditu Roberto Menendezek.

Funtsean, proiektu bisuala da, hitzaldi filosofikorik eta historikorik gabea, zeinetan dantzarien mugimenduak eta eguneroko bizitza diren protagonista: dantzariak edo koreografoak nola bizi diren, nola prestatzen diren, nola sortzen dituzten haien koreografiak, nola gogoratzen diren ikuskizunetako hainbeste mugimendurekin, nola bizirauten duten konpainia batean, ikuslego zabalarentzat dantza garaikidea bezain ezezaguna izan daitekeen arlo batean.

Isa Suarez nazioarteko musikagileak sortutako jatorrizko soinu-banda magikoa dute lagun dantzarien eta koreografoen mugimenduek, eta esparru bat eskaintzen die. Gainera, nor bere emankizunean ikus daiteke, bakoitza bere estilo bereizgarriarekin; dokumentalaren luze-zabalean azaleratuko dira berezko ezaugarriak. Hauek dira ikuskizunak: ‘Perro’, Daniel Abreu; ‘Oskara’, Kukai Dantza; ‘One-hit wonders’, Sol Picó; ‘Black Apple’, Losdedae, eta ‘Una mirada sutil’, Provisional Danza.

Roberto Menéndez

Roberto Menendezek Arte Ederretako ikasketak egin zituen EHUn, Ikus-entzunezkoen espezialitatean, eta Zinema Errealizazioa ere ikasi zuen Londresen. Hainbat urtez telebistan egin zuen lan Madrilen, erreportaje kulturaletako edo sozialetako saioetan eta dokumentaletan. Aldi berean, bere ibilbide independentea garatu zuen, zenbait dokumental eta fikziozko laburrak eginez. Haren dokumentalen artean nabarmenena Los niños de Guernica tienen memoria izenekoa da. Horrez gain, itzultzailea eta ilustratzailea ere bada.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea: Roberto Menéndez
  • Argazki zuzendaria: Roberto Rivas
  • Muntaketa: Ruth Carreras
  • Musika: Isa Suárez
  • Iraupena: 28:42 minutu

Azkuna Zentroa

Laburrean

  • Egileak Roberto Menéndez
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana