"Ardi galdua"

  • "Ardi galdua"

Euskaltzaindiaren sortzaile izan zen Resurreccion Maria Azkuek duela ehun urte idatzitako eleberriaren edizio berria argitaratu du Euskaltzaindiak. 1918an idatzitako kontakizuna da, euskara estandarizatu baten lehen proposamena. Elixabete Perez Gaztelu euskaltzain urgazlea eta Ana Toledo euskaltzain osoa arduratu dira edizio berria atontzeaz.

Azkuek gutun-eleberri bat ondu zuen euskal komunitateari luzatu nahi zion proposamena mamitzeko lantegi gisa. Horrela, eredua gauzatzeko eginkizuna hamahiru eskutitz idazten dituzten bederatzi pertsonaiaren esku uzten du, bere ahotsa ezabatzen duenaren itxura eginez. Gutun-egile horietako bat Medel Olazarreta da, ardi galdua, jaioterri zuen Leaburutik Kaliforniara emigratu eta protestante bihurtzean “artegitik” atera zena.

Bi testu topatuko ditu irakurleak ezker-eskuin: Azkueren 1918ko jatorrizkoa, ezkerraldean, oso-osorik, faksimile moduan, eta edizio gaurkotua eskuinaldean.


Laburrean

  • Egileak Resurreccion Maria Azkue
  • ArgitaletxeaEuskaltzaindia
  • Zenbatekoa20,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua375
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-948489-9-5
Euskadi, auzolana