Gauez, galduta, leku hartan bukatu nuen. Uste dut txori urdin bat zegoela, siamdar batzuk eta itsu bat. Jotzen hasi nintzen. Nire bizitza ez zen berdina izan harrezkero. Kresala usaina, argi ahula, eta kolore bizia begiradan. Sayorana Baby.
Kanpai
Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui dantzariek sortu zuten, 2016an. Espainia, Frantzia eta Alemaniako zenbait antzoki eta jaialditan aurkeztu dituzte. Irizpide koreografiko eta estetikoa izateaz gain, euren lehentasuna mugimenduaren bidez ideia, zirrara eta sentimenduak komunikatzea da, eta ikusleekin emozio-mailan konektatzea. Euren ustez, gorputzak barne-poetika eta ahalmen adierazkorra dauzka, gure imajinarioen kanal katalizatzaile gisa erabiltzen dituztenak. Irudiaren ahalmen iradokitzailean oinarritzen dira euren lanean, gorputza sorkuntzarako tresna moduan erabiliz. Ikusle bakoitzari modu desberdinean eragiten dioten irudi biziak sortzen dituzte, nor bere interpretazioa egitera gonbidatuz. Azken batean, ikusleek pertsonaien egoerak sentitzea eta konpromiso handiagoarekin parte hartzea nahi dute euren arte-esperientzien bidez.