"Iparraldeko argiak"

  • "Iparraldeko argiak"

Latzen, Sharon Stoner, Bitz, Potemkin edo Amonal bezalako taldeetan aritutako taldekideekin, hauxe da Lenao talde oñatiarraren bigarren diskoa. Taldeari Bull Biain (Amonal) batu zaio, eta Ikerrek hartu du ahotsaren ardura. 2016an bere lehen diskoa atera eta zuzenean aurkeztu ondoren, taldeak zortzi abesti berri prestatu ditu lan berri honetarako, eta Iñaki Zubia teknikariaren eskutik grabatu eta nahasi ditu Oñatin, bateriak ezik (Garate estudioak, Andoain).

Taldearen aurreneko diskoko rock-amerikar kutsua guztiz galdu gabe, oraingo honetan, 80ko hamarkadako soinuetara ere hurreratu da, Itoiz, The Cure, The Smiths ala Ryan Adamsen azken diskoetako soinuetara gerturatuz, non gitarra garbiak, chorusaren erabilera eta soinu trinkoagoa lortu duten, lehen diskoaren soinu natural eta organikotik pixka bat aldenduz.

Lenaok ezintasunari eta gabeziari buruz idazten du ikuspuntu desberdinetatik, eta hortik dator Iparraldeko argiak izenburua, ez daukagun eta bilatzen ari garen guzti horren irudi bezala.

Almehuna zigiluaren aurreneko erreferentzia da disko hau. Almehuna momentuz Sharon Stoner, Lenao, Zingira eta Iker Martinez proiektuak batuko dituen zigilua da, beraien lanak elkarlanean argitaratu ahal izateko lanabes berri bat.

Abestiak

1. Harresiarena (4:46)
2. Noiz da (4:21)
3. Irtenbide baten bila (4:59)
4. Bigarren aukera (4:08)
5. Iluntasuna (3:16)
6. Hilezkorra (3:53)
7. Zu zarela (4:19)
8. Aitzakia (4:01)

Lenao

Laburrean

  • Egileak Lenao
  • DiskoetxeaAlmehuna
  • Zenbatekoa9,95 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana