"Aingurak eta arrangurak"

  • "Aingurak eta arrangurak"

Eskatu gabeko poema
eskatu gabeko musua 
bezalakoa da.
Baina horrela eskatuz gero,
ezin diezazuket ezetzik esan.
Beraz, emadazu orri txuri bat
ea betikoa adierazteko
poema berri bat
idazten dizudan.

Josu Jimenez Maia (Iruñea, 1967) Berriozarren bizi da. Ingeles irakaslea da ofizioz; idazlea, afizioz. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel azpiko haikuak (Denonartean). Ohiko kolaboratzailea da Nafar Ateneoaren Constantes vitales aldizkarian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere berrehun inguru ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsuiren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara ekarri ditu Idea Vilariño uruguaiarraren poemak. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen (2010-2014). Egun, Nafar Ateneoaren Euskara eleduna da.

Erosi Aingurak eta arrangurak liburua


Laburrean

  • Egileak Josu Jimenez Maia
  • ArgitaletxeaPamiela argitaletxea
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua88
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9172-078-2
Euskadi, auzolana