"Llama al viento. Antología poética (1975-2015)"

  • "Llama al viento. Antología poética (1975-2015)"

Pablo González de Langarikak 1975 eta 2015 artean idatzitako poesiaren lehenengo antologia da Llama al viento (Amargord argitaletxea).

Pablo González de Langarika (1947-2016) idazle autodidaktak sorkuntza literarioarekin eta Euskadiko poesia aldizkari garrantzitsua izan zen Zurgairen argitalpenarekin uztartzen jakin zuen industrian egiten zuen lana. González de Langarika gaztelaniaz idatzitako euskal lirikaren berritzaile nagusietakoa da, eta 1988ko Los ojos de la iguana y otros poemas liburua testuinguru horretako ezinbesteko erreferentzia da.

Gizarte gaiak eta gai existentzialak lantzeko orduan Blas de Oteroren, Juan Larrearen edo Miguel de Unamunoren eragina nabarmena den arren, bere lengoaia propioa sortzen jakin zuen. Horren ezaugarri nagusiak irudi bisionarioak, insolitoak eta errealitatearen kontzeptu ezkorra dira.

Argitaratu zituen lanen artean hauek azpimarratu behar dira: Canto terrenal (Bahía Saria, 1975), Contra el rito de las sombras (1976), Del corazón y otras ruinas (Alonso de Ercilla Saria, 1985), Los ojos de la iguana y otros poemas (Alonso de Ercilla Sariaren Accesita, 1987), Los ónices de Onán ("Galleta del Norte" Literatur Tailerren II. Poesia Erotiko Lehiaketako Saria), Cálices de octubre (Alonso de Ercilla Sariaren Accesita) eta La rueda oscura ("Imajina ezazu Euskadi" Saria).

Bilboko Udala

Laburrean

  • Egileak Pablo González de Langarika
  • ArgitaletxeaAmargord Ediciones
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Orri-kopurua150
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-949645-5-8
Euskadi, auzolana