"Kintsukoroi"

  • "Kintsukoroi"

9 disko kaleratu ditu jada Maria Riverok. Balmasedan jaiotako sortzaileak "Kintsukoroi" bere bakarkako proiektuari forma ematea erabaki du orain.

Japoniar zeramikan erabiltzen duten teknika da "Kintsukoroi", non apurtutako piezaren arrakalak urrez betetzen dituzten, apurtu eta ondoren konpondu den horri balorea emateko. Japoniarren arabera, kalte bat pairatu duen edozerk istorio bat dauka, ederrago bihurtzen duen istorio bat, eta horri ikusgarritasuna ematen diote konpontzerakoan.

Arte honetan bezala, Mariak ez ditu bere akatsak ezkutatu nahi, ez du Maria makilatu bat islatu nahi... Bera den bezalakoa agertu nahi du jendaurrean, bere bizitzan bizitako min, poztasun, indar, haustura, kolpe eta negar guztiekin, baina bizitzak utzitako arrakala horiek urre bihurtuta, irakasgai eta aurrera jarraitzeko motibo.

"Kintsukoroi" ez da disko bat, jaiotzatik hazten eta eraldatzen joan den proiektua da, bizirik dagoen proiektua. Mariaren konposaketak ditu oinarrian, baina hiru ardatzetan bananduta aurkezten zaigu:

1. Jaiotza: Kanta biluziak, oinarrian Mariak konposatzen dituen moduan eskainiak, elementu apaingarri ezta gehigarririk gabe.

2. Tribua: Mariak bere ibilbide artistikoan topatutako hainbat sortzailerekin elkarlanak aurkeztuko dizkigu, formatu ezberdinetan.

3. Mark: Hilabete asko daramatza Mariak Bartzelonako Mark Jordan produktorearekin batera lanean. Produktorearen base industrialak, Mariaren kantekin nahasita, proiektuaren tarte oso berezia eskainiko digu.

Ikusten duzuenez, bizitakoaren batuketa da "Kintsukoroi", egiteke dagoen bide berria...

Erosi Kintsukoroi EPa

Maria Rivero

Laburrean

  • Egileak Kintsukoroi (Maria Rivero, Mark Jordan)
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa5,00 €
  • FormatuaEP
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana