"Txillardegiren Klika"

  • "Txillardegiren Klika"
  • "Txillardegiren Klika"

21. KORRIKArako egindako dokumentala

14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho Txillardegiren Klika filma osatzeko. Hori oinarri hartuta josi ditu ondoren irudietan Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren zein Joxe Azurmendiren hitzak, besteak beste. Baita bestelako dokumentuak ere: «ETBko zintetatik Euskadiko Filmategiko apaletara, artxibo pribatuetan barrena ere ibili gara Txillardegiren bila», dio egileak. «Desagertutzat emandako materiala eta inoiz argitaratu gabeko grabazioak ere topatu ditugu tartean».

Dokumentalak Korrikaren "Klika" leloarekin bat egiten du, Txillardegik berak euskara ikasten hasteko klika noiz sentitu zuen baita elkarrizketa nagusiaren abiapuntua.

Fitxa

  • Gidoilaria eta zuzendaria: Kote Camacho
  • Zuzendari laguntzailea: Eneko Dorronsoro
  • Gidoilari aholkulariak: Fito Rodriguez, Eneko Dorronsoro
  • Hizlariak: Txillardegi, Joxe Azurmendi, Bernardo Atxaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Harkaitz Cano
  • Argazkia, soinua, muntaia eta grafismoa: Kote Camacho
  • Babeslea: Eusko Jaurlaritza (Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundua)
  • Ekoizpena: Jakin, UPV/EHU, AEK

UPV/EHU

Laburrean

  • Egileak Kote Camacho
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana