"LEGO filma 2"

  • "LEGO filma 2"
  • "LEGO filma 2"
  • "LEGO filma 2"
  • "LEGO filma 2"

LEGO filma 2-k, mundu osoan izugarrizko arrakasta izan zuen pelikularen ondorengoak, Bricksburgeko heroiak hainbeste maite duten hiria salbatzeko abentura berri batean batzen ditu.

Bost urte pasa dira gertaera harrigarriak gertatu zirenetik, eta herritarrek mehatxu erraldoi bati egin beharko diote aurre: LEGO DUPLO inbasoreak. Kanpoko espaziotik datoz eta besteek eraikitzeko denbora izan baino lehen dena suntsitzeko gaitasuna dute. Horiek garaitzeko eta LEGO unibertsoan bakea berrezartzeko borrokak Emmet, Lucy, Batman eta lagunak urruneko mundu ezezagunetara eramango ditu, baita dena musikal bat den galaxia batera ere. Probatu egingo dira Eraikitzaileen ausardia, sortzeko ahalmena eta gaitasunak, eta ezagutzera emango da zein bereziak diren benetan.

Fitxa

  • Zuzendaria: Mike Mitchell
  • Gidoia: Phil Lord, Christopher Miller
  • Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
  • Ekoizpena: Dan Lin, Phil Lord, Christopher Miller, Roy Lee, Jinko Gotoh
  • Ekoizpen exekutiboa: Jill Wilfert, Keith Malone, Matthew Ashton, Chris Mckay, Zareh Nalbandian, Ryan Halprin, Will Allegra, Chris Leahy
  • Diseinuaren ekoizpena: Patrick Marc Hanenberg
  • Musika ikuskatzailea: Kier Lehman
  • Animazio zuzendaria: Trisha Gum
  • Muntaketa: Clare Knight
  • Musika: Mark Mothersbaugh
  • Generoa: Animazioa
  • Kalifikazioa: Adin guztietako pertsonentzat egokia
  • Iraupena: Ordubete eta 47 minutu

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Mike Mitchell
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana