"Txillardegi. Euskara batua"

  • "Txillardegi. Euskara batua"

Txillardegi. Batasunaren pentsalariaren ostean, Jakinek eta UPV/EHUk Txillardegiren testu hautatuekin eman diote jarraipena "Dabilen pentsamendua" bildumari. Bere pentsamenduaren hiru ardatzen inguruan osatu dituzte aurreneko hiru liburuak: euskara batua, nazio auzia eta hizkuntzaren filosofia.

Testuen hautaketaz Alaitz Aizpuru Joaristi arduratu da. Filosofian lizentziaduna da Aizpuru, eta Txillardegiren ekarpena berariaz ikertu du.

Liburu bakoitzak bere hitzaurrea du, gaia kokatu eta Txillardegiren ikuspegia aletzeko: Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakari eta euskaltzainak idatzi du euskara batuarena.

Erosi Txillardegi. Euskara batua liburua

Jakin

Laburrean

  • Egileak Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"
  • ArgitaletxeaJakin, UPV/EHU
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua140
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-949758-3-7
Euskadi, auzolana