"Luziano Juaristi Alberdi, Atano X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxan"

  • "Luziano Juaristi Alberdi, Atano X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxan"

Luziano Juaristi Alberdi, Atano X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxan izenburupean, Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrek ondu dute liburua. Xibarit argitaletxeak "Jentilak" bildumaren baitan ateratzen duen laugarren liburua da azken hau.

Patxi Astibia, Miguel Mindegia eta Arria II.aren biografiek osatzen zuten orain arte bilduma eta, oraingoan, Atano X.arekin (Azkoitia, 1932), aizkora mundutik pilotara egin dute jauzi egileek. Kalitatezko liburua da, testuz (Joxemi Saizar Arostegi) eta argazkiz (Joseba Urretabizkaia Intxausti) dotore hornitua. Zenbakitutako edizioa da eta 500 aletara mugatua.

Atano X.a garaile suertatu zen 1966an eta 1968an. 60ko hamarkadan bost final jarraian jokatzera iritsi zen. Saizarrek eta Urretabizkaiak liburu forman omenaldi bat egin nahi izan diote bitan eskuzko pilota txapelduna izan den azkoitiarrari.


Laburrean

  • Egileak Joxemi Saizar Arostegi
  • ArgitaletxeaXibarit
  • HizkuntzaElebiduna
  • Orri-kopurua87
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana