"Errimak bi oinetan"

  • "Errimak bi oinetan"
  • "Errimak bi oinetan"
  • "Errimak bi oinetan"
  • "Errimak bi oinetan"

ERRIMAK OINETAN IKUSKIZUNAREKIN BIZITAKOA ONDOREN, FORMATU BERA IZANGO DUEN GAI, BERTSO ETA DANTZA BERRIEZ OSATUTAKO BIGARREN IKUSKIZUN BATEKIN GATOZ.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez. Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldia egokia izan arren, espazio ezberdinetan erraz eskeintzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia.

GARAI BATEKO ETA GAURKO BERTSO ETA DOINUEZ OSATUTAKO EMANALDI ENTRETENIGARRI ETA DIBERTIGARRI BAT.

Fitxa

  • Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
  • Koreografia: Talde sorkuntza
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
  • Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
  • Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
  • Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
  • Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
  • Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
  • Jantziak: Ramon García
  • Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu

Dosierra: http://www.haatik.com/Informazioa/ERRIMAK_BI_OINETAN.pdf

Errimak bi oinetan, bertsoa eta dantza aurrez aurre (Kulturklik Berezia)


Laburrean

Euskadi, auzolana