"25 pieza gitarrarako"

  • "25 pieza gitarrarako"

Gitarra-jotzaile lagun musikari, editoreak partitura hauek argitaratzea proposatu zidanean, zalantza asko izan nituen. Idatziz jasotzeak balio erantsia ematen dio musikari, garrantzia, eta, nolabait, agerian uzten gaitu, aukeraketak egin behar ditugulako, eta pentsamendu zehatza, erabatekoa, formala eta estetikoa adierazi behar dugulako.

Orain, lana amaituta eta zure eskuetan dela, gauza bat soilik dakit ziur: liburuan aurkituko dituzun partiturek nire mundu musikala islatzen dutela, kontraste handikoa. Izan ere, ikasitako tradizioaz gain, badaude beste genero musikaletako gauza asko, beste kulturetako musikariekin izandako harremanei esker jaso ditudanak. Zorte handia izan da lagun horiek guztiak ezagutzea eta haiekin kolaboratzeko aukera izatea.

Musikari buruzko ikuspegi pertsonala azaldu nahi duen gitarra-jole baten adierazpenak dira, tradizioko gaiak berrikusteari edo doinu originalak idazteari beldurrik izan gabe. Doinu original horietan, gainera, nire musika-sormena eratu duten esperientziak eta mestizaje kulturalak uztartzen dira, gehienak nahi gabe eta oharkabean izan badira ere.

Balen Lopez de Munain

25 pieza gitarrarako audio eta bideo formatuetan

Erosi 25 pieza gitarrarako

Hizkuntza: Euskara, ingelesa, gaztelania, italiera
Argazkiak: Juantxo Egaña
Itzulpenak: Alan Griffin, Ramon Iriarte, Francesca Basevi, Maurizio Ghelli Santuliana, Jon Alonso

Partiturak

Albiztur
Amatxo
Arku dantza
Bakardadea
Berrizko dantzak
Birjina maite
Bonifazio
Distiria
Ekialdeko ezpatadantza
Epitaffio
Eresia
Fandango
Haltzak eztu bihotzik
Herrimina
Laberintoa
Lorea
Lotuneak
Sehaskatxoan
Triestetzen
Trikitikitar
Vals
Xabiertxo
Xalbadorren heriotzean
Zalantzak
Zirimiri
Zure bake bila

Aztarna

Laburrean

  • Egileak Balen Lopez de Munain
  • ArgitaletxeaAztarna
  • Zenbatekoa24,00 €
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Orri-kopurua168
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-09-05531-9
Euskadi, auzolana