"Ez da erditzea"

  • "Ez da erditzea"

Ama zahartu egin da
aita itsustu

eta zuk
zaplaztekoen aurrean kokildu
eta aurpegia besoaz estaltzen zuenak
gezurra esaten jarraitzen duzu
errieten beldur

aita zahartu egin da
ama itsustu

eta zuk lanparatxoa piztu
eta ipuinei negarrez atea irekita lo egiten zuenak
norbaitek ilean trentzak egin zain jarraitzen duzu

zahartzen
eta
itsusten.

Erosi Ez da erditzea liburua

Ione Gorostarzu: «Denbora behar izan dut ohartzeko hau ez dela hautu pertsonala»

Elkar

Laburrean

  • Egileak Ione Gorostarzu
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa13,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua80
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9027-911-3
Euskadi, auzolana