"Orbainak"

  • "Orbainak"

Osabak, Aitak eta Semeak hurrenez hurren bizitako historia pertsonalek denbora-lerro batean zehar marrazten den esperientzia tragiko bat osatzen dute. Arraildutako lerro honek familia albumeko zimur bat dirudi, baina baita Aitaren etxeko hormetako zartadura bat ere. Mendi bat zulatzean irekitako zauriaren tankera du, baina baita herri baten imaginario kolektiboan dagoen orbainarena ere, non salbazioaren ideiak borroka politikoan egingo duen topo bere patu tragikoarekin. Zer dago ibilitako lerro honen amaieran? Patu hori saihesteko nahikoa izango ote dira antzinako gerra sasoiko kantak?

Jorge Moneo Quintana (Gasteiz, 1988) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da. Arta si Design din Cluj Napocako Unibertsitatean (Errumania) eta Vigoko Unibertsitatean ere ikasi zuen. 2015ean, ekoizpen-laguntzaile aritu zen Iván Castiñeirasen Where is the Jungle filmean. 2017an bukatu zuen argazkigintza zinematografikoaren arloko heziketa, bai ESCACen, bai Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sortzaileari buruzko Teoria eta Praktika izenburuko masterrean. La Ciutat Interior lana batera zuzendu zuen unibertsitate horretan.

  • Zuzendaria: Jorge Moneo Quintana
  • Ekoizpena: Kleinen filmak
  • Iraupena: 29 minutu


Laburrean

  • Egileak Jorge Moneo Quintana
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana