"Atmosfera"

  • "Atmosfera"

Dientes de Luna taldea Gernikan sortu zen 2008an, eta Iparragirre Rock Elkarteko kide da. 2012an argitaratu zuten ¡Esto sí que no me lo esperaba! EPa, gero iraupen luzeko bi disko: Más vale tarde 2015ean eta Utopista 2018an. Boskote modura funtzionatu izan dute, baina egun sei dira taldean. Euskara eta gaztelania erabiltzen dute. Dientes de Luna taldearen laugarren diskoa 2018ko urria eta abendua bitartean grabatu, nahasi eta masterizatu du Jagoba Ormaetxeak Bilboko TAOM estudioetan. Ekoizpena: Dientes de Luna eta Jagoba Ormaetxea. "Orratz galduak" abestiaren hitzak Koldo Gezuraga eta Dientes de Luna taldearen artean egindakoak dira. "Terapia" abestia 2018ko maiatzean egin zen "Gu be zuek gara" ekimenerako, Onintza Enbeita eta Dientes de Luna taldearen hitzekin. Taldearekin gozatuko dute Gatibu, Foo Fighters, Dinero, Kuraia edo Ed Sheeran bezalako taldeak gustuko dituztenek.

Dientes de Luna taldearen Atmosfera diskoaren rocka trinkoa da, oinarri sendo-sendokoa, eta, batzuetan, honek eraman gaitzake pentsatzera hard doinuek, 90eko eta 2000ko hamarkadetako kaleko rockak, rock alternatibo amerikarrak, indieak hartuko dutela abestiaren mamia (eta noski egingo dutela), baina abestiaren melodiek pop inguruetara hurbilduko du askotan lehenago aipatutako sendotasuna. Gizakiek dituzten zalantzak, beldurrak eta pentsamenduak islatu nahi ditu taldeak. Poesiak metafora bilakatuta eta, baita ere, metaforak poesiaz blaiturik. Istorio eta bizipen pertsonalak kontatzen dituzte. Dientes de Luna taldearen pop ukituek berezkoa dute kolpe indartsua. Haize lakar eta laztantsuak batzen ditu taldeak kantetan, eta jendea dantzarako prestatuko du. "Atmosfera" abestia sinfonikoaren eta progresiboaren uztarketa da, instrumental horren espirituan dago Dientes de Luna taldearen sena, senaren indarra, soinuaren senaren gorputza abestien kartografia bilakaturik.

Erosi Atmosfera diskoa

Dientes de Luna Interneten

Webgunea
Twitter
Instagram
YouTube
Facebook 

Abestiak

1. Orratz galduak (3:25)
2. Descalza (3:21)
3. Majara (3:27)
4. Ropa sucia (3:00)
5. Terapia (4:04)
6. Berandu da (3:08)
7. Atmosfera (3:07)


Laburrean

  • Egileak Dientes de Luna
  • DiskoetxeaBaga-Biga Musika Ideiak
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana