"Erran gabe doa"

  • "Erran gabe doa"

Erran gabe doa. Horrela joan da Mattin, erran gabe. Eta isilduaren pisuak inguruko bakoitzarengan piztu edo itzali duena da eleberri honen gaia.

Mattinek utzitako hutsuneari bost aurpegi eman dizkio Maddi Zubeldiak, bost ahots. Bizitzaren sare korapilatsutik atera nahian zalapartaka ari dira bostak ala bostak. Eta galdera, kezka, haserre eta malkoen berri nori emanik ezean, marmolezko harri beltzaren gainean uzten dituzte, bakoitzak bere modura.

Hitzen artean irakurtzeko, isiluneen artetik entzuteko, pertsonaiak bakardadearen inta gaitzetatik nola ateratzen diren ikusteko parada ederra da liburu garratz bezain umoretsu hau.

Erosi Erran gabe doa liburua

Elkar

Laburrean

  • Egileak Maddi Zubeldia
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa17,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua176
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9027-933-5
Euskadi, auzolana