"Besteak ez bezalakoa"

  • "Besteak ez bezalakoa"

Bilduma: Paper txoriak - Sail berdea.

Adina: 10 urtetik aurrera.

Gaia: Samuelek 10 urte ditu; Asperger-en sindromea du, autismo mota bat, eta egunero sindromearen mugak gainditzen saiatzen da.

Laburpena: Samuel, psikologoak animatuta, egunkaria idazten hasi da; bertan, bere gustuak, lehentasunak eta beldurrak idazten ditu, bai eta bere buruari jartzen dizkion erronka handiak ere, MuNa Samuelen logelan bizi den ametsezko munstroak bultzatuta. Egun batean, bere aitak argazki kamera bat oparitu zion, eta, harrezkero, bi edo hiru itzaldun gauzak bilatzen hasi da. Gauez irtetea pentsatu du, kalera, bere helburuaren bila; erronka zailtasunik gabe gainditzea lortu du eta, tartean, lagun misteriotsu bat aurkitu du, eta bere nahia betetzen lagundu dio.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Nahiz eta protagonistaren nahasmendua ez dagoen eleberrian esplizituki adierazita, pertsonaiaren portaeraren deskribapenaren bidez ondorioztatzen da Asperger-en sindromea duela, autismoaren espektroaren barruan. Garapenaren nahasmendu orokor hori dutenak oso ongi moldatzeko gai dira, autonomiarako mugak badituzte ere.
  • Samuelek bereizgarri ugari ditu, gainerako jende askok ez bezala, batik bat bizitzaren gainean duen ikuspegiari dagokionez. Ezaugarri horiek harrigarriak eta erakargarriak dira irakurlearentzat.
  • Samuelen egunerokotasuna bere egunkariaren bidez ezagutzen dugu; ume horrek gauza zehatzak, zerrendak eta aurreikus daitezkeen gertakariak ditu gogoko, eta beldur die arrotzei edo norbaitek ukitzeari, bai eta leku ezezagunei ere.
  • Lana lehen pertsonan idatzita dago; koadernoa zirriborro itxurako marrazkiz edo zenbakiz beterik dago.
  • Matematikak protagonismo berezia du istorioan. Samuelek mundua zenbakien eta matematiken bidez ikusten du; horiekin seguru sentitzen da.
  • Liburuak Samuelek eginiko argazkiak ditu: «gauza guztietan ageri dira gauza geometrikoak edo zenbakiak, gauza guztietan daudelako zenbakiak eta geometria».

Sustatzen diren balioak: Gainditzeko grina, elkarri laguntzea, hazkuntza pertsonala, beldurren aurkako borroka, adiskidetasuna, familia-babesa.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Ricardo Gómez
  • IlustratzaileaJordi Vila Delclòs
  • ItzultzaileaAintzane Atela
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua168
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-730-6
Euskadi, auzolana