"«EZ!» esan zuen zalduna"

  • "«EZ!» esan zuen zalduna"

Gaia: Ez esaten ikastea, adiskidetasuna.

Girotzea: Mundu fantastikoa.

Laburpena: Ned-ek beti egiten du eskatzen diotena, Bere gurasoek jostailuak gorde ditzan, bildumak batu ditzan edo ohera joan dadin nahi dutenean, irribarre batekin egiten du. Eta dragoia gauez iristen bada, barruan ezkutatzen da, esaten dioten bezala. Baina, goiz batean, «bai» erantzun beharrean Nedek «EZ!» erantzun du: EZ dio aitari lagunduko ezkutua, gezia edo arkua bilatzen, eta EZ erantzungo dio denari. Eta, gau horretan, dragoia gaztelura heltzen denean, Ned EZ da barruan ezkutatuko!

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Liburu irudiduna, Kate Hindleyren estilo informalarekin eta koloretsuarekin.
  • Errimadun eta erritmodun testua; memorizazioa errazten du eta irakurketari ukitu dibertigarria ematen dio eta arindu egiten du.
  • Irakurlea ume protagonistaren jarrera "bihurriarekin" identifikatuta sentituko da.
  • "Ez dut nahi" etapa islatzen da; etapa horretan ume txikiek beren autobaieztapena garatzen dute. Nedekin ikusiko dugu "ez" esaten ikastea ondo dagoela, baina ez beti...
  • Dragoiarekiko adiskidetasunak irakurlearen interesa erakarriko du. Gainera, dragoi gizatiartua literatura baliabide bikaina da eta egileak eta irudigileak hura garatzen asmatu dute (testuak bakarrik sentitzen dela dio, eta irudiek dragoia triste dagoela erakusten dute).
  • Irudiak oso adierazgarriak dira, eta pertsonaiek umorea eta samurtasuna dituzte ezaugarri.

Sustatzen diren balioak: Bihurrikeria, autobaieztapena, autoestimua, adiskidetasuna, familia / Gatazken konponketa eta ekimen pertsonala.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Lucy Rowland
  • IlustratzaileaKate Hindley
  • ItzultzaileaAmets Santxez Munain
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa14,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua32
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-638-5
Euskadi, auzolana