"Idea Vilariño"

  • "Idea Vilariño"

Munduko Poesia Kaierak 30.

Beñat Sarasolaren hitzaurretik:

Txikitatik etorri zitzaion Idea Vilariñori (Montevideo, 1920-2009) letra eta pentsamendua lantzeko jaidura. Ez alferrik, propio jarri omen zion aitak —hura ere poeta— izen hori, Idearen ahizpa bati Poema eta neba bati Numen jarri zien bezalaxe. Gazterik hasi zen, bada, poesia idazten —antologia honetako poema zaharrena hemeretzi urte zituenekoa da—, eta gazterik argitaratzen; lehen poema liburua 1945ean kaleratu zuen: La suplicante (Erregutzailea). Urte horrek eman zion, halaber, Uruguaiko literaturako XX. mendeko belaunaldi ezagunenari izena. 45eko Belaunaldiko kide izan zen Vilariño, sona handiagoa eskuratu zuten gizonezkoekin (Mario Benedetti, Juan Carlos Onetti) eta beste zenbait emakume idazle handirekin (Ida Vitale) batera.

Taldeko Manuel Arturo Claps eta Emir Rodriguez Monegal-ekin Número literatura aldizkaria sortu zuen 1949an, gerora erreferentzia funtsezkoa bilakatu zena —argitaletxe ere egingo zen—. Alabaina, liskar poetiko-politiko baten ondorioz, aldizkaria utzi zuen urte batzuen buruan. Vilariñoren poetikaren alderdi sozialena azaleratu zenean —Pobre Mundo-n (Mundu gaixoa) bilduko zituen poemak—, bere kideek ez zuten begi onez ikusi, eta apartatzea erabaki zuen [...]


Laburrean

  • Egileak Idea Vilariño
  • ItzultzaileaGarazi Arrula Ruiz
  • ArgitaletxeaSusa literatura
  • Zenbatekoa10,00 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua62
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-17051-28-0
Euskadi, auzolana