"Sekretuak agerian"

  • "Sekretuak agerian"

Bilduma: Vlad, munduko banpirotxo baldarrena. Zenbakia bilduman: 4.

Gaia: Vlad-ek, 8 urteko banpiroak, arazoak ditu gainerako banpiroak bezalakoa izateko, eta gizakien bizitza gehiago interesatzen zaio.

Girotzea: Ingalaterra, 2017.

Bildumaren laburpena: Vlad zortzi urteko banpiroa da, erabat arrunta. Gainerakoetatik bereizgarri duen gauza bakarra da ez dela banpiro oso trebea: ez du gogoko odolaren zaporea, saguzar egiteko ez da gai eta, esaterako, egunez lo egin beharrean (banpiro onek egiten duten bezala), ilundu arte itzarrik geratzen da, Miseria Etxeko liburutegi handian gizakiei buruz aurkitu zuen eleberria irakurtzen.

Liburuaren laburpena: Badirudi Vladi oraingoan dena okertu zaiola: gizakien ikastetxean banpiroa dela jakin dute, eta bere amak beste trebetasun bat eskura dezan tematu da: superindarra. Baina ez du guztiz menderatzen superindarra eta Dorre Beltzera doa, ondorioz, zigor gisara. Baina istorioak beste norabide bat hartu du, bat-batean: Limonada andrea Minxierekin batera agertu da Zoritxar Enean, eta lortu du banpiroen familiari sinestaraztea Vlad ikasle bikaina dela. Adiskidetzea ospatzeko, familia osoa Vlad protagonista duen antzezlanaren estreinaldira joan da, ikastetxean.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Vladekin enpatia izatea, protagonistarekin, erraza da: lagunak izan eta ongi pasatu besterik ez du nahi.
  • Irudiak eta umorea dosifikatuta daude, istorioa gero eta atseginago egiteko. Banpiro eta gizakien arteko kultura aldetiko talka nabarmentzen da; horrek egoera oso barregarriak eta biziak eragiten ditu.
  • Eleberria modu egokia da umeei banpiroen inguruko mitologia modu atseginean erakusteko.
  • Bizi duen egoerara egokitzen ez dela edo bakarrik dagoela uste duen eta bere identitatea eraikitzen ari den edozein umerentzako mezu positiboa eratzen da.
  • Garrantzi handia ematen zaio adiskidetasunari, edozein oztopo gainditzea lortzeko lagungarri gisa.
  • Irudiek umorez eta fideltasunez erakusten dute istorioaren garapena.

Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, asmamena. Umore sena. Gainditze pertsonala. Zintzotasuna, talde lana.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Anna Wilson
  • IlustratzaileaKathryn Durst
  • ItzultzaileaAitor Arana
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa10,50 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua168
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-634-7
Euskadi, auzolana