"De Lázaro a Lazarillo"

  • "De Lázaro a Lazarillo"

1995 urtea. Ana, Filologia Hispanikoan doktorea Barcarrotara iritsi da Extremadurako gobernuari aholku emateko, etxe bateko horma baten atzean 1992an agertu ziren XVI. mendeko liburu batzuen erosketa dela eta. Berarekin doa Paco, Juntako txofer bat, lanaldia garaiz bukatzeaz arduratuago dagoena Inkisizoak debekatutako liburu haien balioaz baino. Zain daude biak, zaharberritze lanak egiten ari zela liburuak aurkitu zituen Alfredo igeltseroa noiz agertuko. A

urkitutako altxorren artean, 1554an argitaratutako La vida de Lazarillo de Tormes, de sus fortunas y adversidades liburuaren ale orijinal bat dago. Lazarilloren eta Alfredoren bizimoduek bat egingo dute Anaren aurrean, eta bi misterio handi argitu nahiko ditu: nork ezkutatu ote zituen liburuak eta nor izan ote zen Lazarilloren istorioaren egiazko autorea.

Eta hori guztia gertatzen den bitartean, Tormesko Itsumutilaren abenturak eta zorigaiztoen pasadizorik bitxienak aletzen joango dira.

FITXA TEKNIKOA:

  • Dramaturgia: Raquel Bazo
  • Zuzendaritza: Juan Carlos Tirado
  • Antzezleak: Jonathan González, Raquel Bazo, Francis J. Quirós
  • Produkzio artistikoa: Javier Llanos
  • Bideo sorkuntza: Nuria Prieto
  • Argiztapena: Fran cordero
  • Sorkuntza musikala: Borja Duque
  • Produkzioa: TAPTC? TEATRO

TAPTC? teatro

Laburrean

Euskadi, auzolana