"La luna en el jardín"

  • "La luna en el jardín"
  • "La luna en el jardín"

Lorategi berezi bateko biztanleak dira Sara eta Bárbara, eta beraiekin urtebete igarotzeko gonbita egiten digute. Baina lasai, haien lorategian denbora ziztu bizian igarotzen baita... eta minutu gutxiren buruan joaten zaizkigu egunak, asteak, hilabeteak... urte osoko urtaroak.

Ezagutuko dugu Copito, bere arrautzatik irten gabe habian dagoen txitatxoa, oraindik esnatzeko asmorik ez duela dirudiena. Zer amesten ote dute arrautzek?

Nina, lorategiko tximeletetako bat izango dugu gidaria urtaroetan barrena. Udazkeneko lehen euriteak, neguko hotza, udaberri loretsua... eta indarberritzeko, gauean egingo dugu geldialdia, ilargipean eta manta baten epelean.

Ongi etorri Naturan barrena egindako zentzumen-bidaia honetara.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Marcello Chiarenza
  • Zuzendaritza: Fabrizio Azara y Raffaella Meregalli
  • Musika: Carlo "Cialdo" Capelli
  • Antzezleak: Sara Sáez y Bárbara Sánchez Vargas

Teatro Silfo

Laburrean

Euskadi, auzolana