"Mestiza"

  • "Mestiza"

Madril, 1598. Príncipe kaleko etxe lorategidun bat hautatu du bere bizitzako azken urteak emateko Francisca Pizarro Yupanquik, Peruko lehen mestizoak, Francisco Pizarro Konkistako Markesaren eta Huayna Capac inkaren alaba eta Atahualparen arreba den Quispe Sisa printzesaren alaba eta oinordeko denak.

Hirira iritsi denetik, bertako guztien esamesen hizpidean egon da perutarra, bizimodu arranditsua eta gehiegizkoa darabilelako ahala baino izena gehiago duen eta bera baino aski gazteagoa den bere bigarren senarrarekin batera. Baina, duela hilabete batzuez geroztik, inork ez du emakume mestizoaren berririk. Tirso de Molina txit gazte batek, etorkizunean Pizarroarrei buruzko Trilogia bat idazteko aitzakiarekin, lortzen du hura elkarrizketatzea.

FITXA TEKNIKOA:

  • Testua: Julieta Soria
  • Antzezleak: Gloria Muñoz, Julian Ortega, Manuel Lavandera, Silvina Tabbush
  • Zuzendaritza: Yayo Cáceres
  • Dramaturgia aholkularitza: Álvaro Tato
  • Argiztapena: Miguel Angel Camacho
  • Eszenografia: Carolina González
  • Jantziak: Tatiana de Sarabia
  • Zuzendaritza laguntzailea: Diego Klein
  • Diseinu grafikoa: David Ruiz
  • Produkzio exekutiboa: Antonio Rincón-Cano
  • Gerentzia: Romeo Urbano
  • Produkzioa eta banaketa: Emilia Yague Producciones

Ay Teatro

Laburrean

Euskadi, auzolana