"Mikaela Paela"

  • "Mikaela Paela"

Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatutako haurrendako antzerki-testuen 2018ko lehiaketako lan irabazlea.

Sinopsia

Mikaela halako goiz batean hankan azkura bitxia duela eskolara joan den neskatoa da. Eskolan, haurretako batek iseka egiten dio. Mikaela Paela esaten dio, eta horrek ez dionez batere graziarik egiten, modu txarrean erantzuten du Mikaelak. Haserre dago, zapuztuta... eta ez daki zer egin berriro ongi egoteko. Agian hobe luke lehenbizi azkura hori arintzea, baina ez da erraza izango.

Irudimenezko istorio bat, ikusle txikiek beren buruetan identifikatuko dituzten pertsonaia eta gertakariez osatutakoa, eta amaierako mezu bat, haurtzaroan –baita aurrerago ere– betiereko premisa izango dena: gatazken irtenbide bakezalea.

Fitxa

  • Egilea: Goiz Eder Iturain
  • Zuzendaria: Irantzu del Valle
  • Aktoreak: Irantzu Sánchez, Garazi San Martín, Samuel Quel, Irati del Valle
  • Ekoizpena: Nafarroako Antzerki Eskola
  • Argiztapena: Luz y Fer
  • Eszenografia: Atornapión
  • Jantziak: María Sagüés
  • Diseinua: Oier Zúñiga

Laburrean

  • Egileak Goiz Eder Iturain
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana