"Maneras de ver"

  • "Maneras de ver"

Maneras de ver lanak bestelako dantza eskaini nahi digu, ikusmen hutsaz haratago dagoen dantza, hain zuzen. Beste zentzumen eta tresna batzuek dute indarra, hala nola, entzumenak eta hitzak. Hitzak agertoki gainean zer gertatzen den azaldu, eta horrek irudi bat sortzen du itsuen irudimenean, azalpen hartan oinarrituta. Dantza ikusteko beste modu bat da.

Joan den urtarrilaz geroztik, Kon moción konpainiako dantzariak ikus desgaitasuna duten pertsonekin aritu dira lanean lan berri bat sortzeko, desgaitasun horixe bera duen publikoak ere goza dezan.

Maneras de ver lanak, zehazki, hautemateko ekintza du ikergai, eta bisualaren tirania, gogoetagai. Azken buruan, ikusteko beste molde batzuen alde egin du.

Proiektuak Innova Cultural programaren diru-laguntza jaso du. Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "La Caixa" Gizarte Ekintzak elkarrekin abiarazitako deialdia da gizarte eragineko kultur proiektuak sustatzeko.

Fitxa

  • Ideia eta zuzendaria: Becky Siegel
  • Dantzariak: Montse Almendros, Oihane Andueza, Ion Barbarin, Mª José Casado, Txori García Uriz, Marié González, José Luis Irisarri, Carmen Solano, Ana Zabalza, Montse Zabalza
  • Iraupena: 60 minutu

Kon moción

Laburrean

  • KonpainiaKon moción
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana