"Ovvio"

  • "Ovvio"
  • "Ovvio"
  • "Ovvio"

Non dago orekaren muturreko muga? Grabitatearen legeak menderatuta, gaindituta, desagertuta daudela dirudien une hori. Non dago gure gaitasunen muga? Batzuetan iristen gara haraino, besteetan ez.

Batzuetan gainditzen dugu hura, besteetan ez. Batzuetan erori egiten gara, eta besteetan ez. Biak gustatzen zaizkigu, OVVIO! Bi nortasun kontrajarriren topaketa da OVVIO; biek daramate barnean arrisku-premia berbera, fisika garaile atera aurretik noraino iritsi daitezkeen ikusi nahi asegaitza. Non dago erori baino lehenagoko instant perfektua?

Jolasa da muga hori bilatzeko duten era; eta konfiantza da elkartzen dituen eta aurrera egiteko behar duten lokarria.

Erronka bat da OVVIO.

FITXA TEKNIKOA:

  • Artistak: Tomas Vaclavek & David Diez Mendez
  • Produkzioa: Kolektiv Lapso Cirk
  • Zuzendaritza eta kanpo aholkularitza: Morgan Cosquer, Jorge Albuerne
  • Musika: Gabriele Mitelli
  • Argiztapen diseinua: Flavio Cortese
  • Banaketa: Domingo Martinez. 23arts


Laburrean

Euskadi, auzolana