"Play"

  • "Play"

Familien eta haurren ikus-entzuleentzako eszena-produkzioengatik nazioarte mailan ezaguna den konpainia honen historian puntu eta bereiz berri eta freskoa ezartzen du Play-k. Ia 15 urtez asmamena, magia eta balio estetikoak landu dituen abangoardiako lantalde artistikoaren ekarpenarekin, Aracaladanzak ez du maisu bakarraren izaeraren eraginpean geratu nahiko.

Ez du margolari bakarraren bulkada soilik bilatuko. Ez da murgilduko artista handi bakarraren unibertsoan. Erabat libre sentitu beharrak, hartara artegintzaren prozesuaz gozatu ahal izateko, eta soilik jolasean aritu nahi izateak bultzatzen du produkzio berri hau. Bost dantzari arituko dira Enrique Cabrerarekin batera, hura baita Aracaladanzaren egiazko hats eragilea, jolasean oinarritzen den lan batetik sor eta lora daitekeena egikaritu ahal izateko.

Madrileko Kanaleko Antzokien laguntzarekin, konpainiak espero du bost kontinenteetako eszenatokietan jada erakutsia duen kalitatea eta sena azalduko dituen ikuskizuna sortu ahal izatea. Eszenatoki zuri berri batean, txotxongiloekin, bideoekin, globoekin, arropekin... eta dantzariek eskaintzen duten edertasunaren eta magiaren joan-etorri bizkor eta miresgarriarekin.

Bat egin nahi al duzu?

Gurekin jolas egin nahi al duzu?

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera.
  • Antzezleak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Luis Mazagatos, Jimena Trueba Toca.
  • Musika: Luis Miguel Cobo
  • Argiztapen diseinua: Pedro Yague
  • Argiztapen teknikaria: Enrique Chueca Peña
  • Jantzien diseinua: Elisa Sanz
  • Jantzien errealizazioa: Ángeles Marín
Aracaladanza

Laburrean

Euskadi, auzolana