"7 mujeres"

  • "7 mujeres"

Gaur egungo zazpi emakume, gure egunotako alderdi femeninoak esan nahi duenaren estandarteak, bakoitza ezin hobeki kanporaturiko barne-bakarrizketa batean, inhibiziorik gabe eta itzulinguruka ibili gabe, beren buruaz mintzo dira, luzaroan isilik izan dituzten gauzak esan eta beren historia kontatzeko: beren ametsak, beldurrak, obsesioak, helburuak eta ideal edo goiburuak, nolabaiteko greziar koru batean bezala, batzuetan kaotikoa, beste batzuetan sinbolikoa. Baina beti sinpatikoa. Beraien ideiak elkar gurutzatuz doaz etengabe eta bat-batean hasierako lerro zuzenak deformatzen hasten dira labirinto argitsu bati leku eginez, non zazpi emakumeak bat etortzen diren, ados jartzen ez diren, talka egiten duten edo elkarri ez ikusiarena egiten dioten, egoera komikoak edo ezin susmatuzkoak sorraraziz. Baina, aldi berean, agerian utzita gerrari bat dagoela emakume ororengan.

Fitxa

  • Egileak: Humberto Robles, Juan Ríos
  • Zuzendaria: María Vegas
  • Konpainia: Pixkol@abis
  • Aktoreak: Maite Amarica (RENATA, emaztegaiaren amona), Lurdes endizabal (NORMA, emaztegaiaren ama), Montse Andrés (MARGARITA, emaztegaiaren ahizpa), Amaia Urrestarazu (BLANCA, emaztegaiaren laguna), Maite Etxeberria (PAMELA, wedding planner-a), Koro Martín (LOLA, emaztegaia)

Laburrean

  • KonpainiaPixkol@abis
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana