"Kabitu ezina"

  • "Kabitu ezina"

Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez... Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan; egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz.

Aintzane Usandizaga, deserosotasunean eroso

Erosi Kabitu ezina liburua


Elkar

Laburrean

  • Egileak Aintzane Usandizaga
  • IlustratzaileaPili Aguado
  • ArgitaletxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa14,50 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua120
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9027-941-0
Euskadi, auzolana