"Pokemon: Pikachu detektibea"

  • "Pokemon: Pikachu detektibea"

Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da istorioa. Izan ere, horrek Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarra  eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira, eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian, neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da, non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ugarirekin egingo dute topo, eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.

Euskarazko estreinaldiari buruzko informazioa, hemen.

Fitxa

  • Zuzendaria: Rob Letterman
  • Gidoigileak: Dan Hernandez, Benji Samit, Rob Letterman
  • Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
  • Jantzien diseinua: Suzie Harman
  • Argazkia: John Mathieson, BSC
  • Muntaketa: Mark Sanger, Ace James Thomas
  • Musika: Henry Jackman
  • Ekoizpena: Mary Parent, p.g.a.Cale Boyter, p.g.a., Hidenaga Katakami, Don McGowan
  • Ekoizpenaren diseinua: Nigel Phelps
  • Ekoizpen exekutiboa: Joe Caracciolo, Jr. Ali Mendes, Tsunekazu Ishihara, Kenji Okubo, Toshio Miyahara, Hiro Matsuoka, Keiji Ota
  • Banaketa: Warner Bros Entertainment España
  • Generoa: Akzioa, animazioa, abenturak
  • Iraupena: 104 minutu

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Rob Letterman
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana