"Oteiza"

  • "Oteiza"

Juan José Eslavaren musika lan honek gipuzkoar artistaren pentsamendua sorberritzen du ekitaldi bakarreko monodrama formatuan. Konposizio honek izakiaren hasierako kemenari heltzen dio (nahia, beldur existentziala, bilaketa...), jokoaren bidez garatzen da, eta Oteizaren lan esaguratsuenetako batzuekin loturiko esperientzia estetikoetara garamatza.

Opera honek lotura berriak aztertzen ditu hainbat alderdiren artean: gorputza, antzezpena, argia, eszenografia eta hotsa. Idazlan honetan ez dago mugarik elementu horien artean, baizik eta gauzatze berriak elkarri eragiteko moldeetan, zeinak Oteizak bere eskultura lana egituratu zuen gaietan mamitzen baitira: burdina, harria eta zura.

Ordubete inguruko monodrama formatuan, obra hau antzezle-kantari baten inguruan garatzen da eta elementu eszenikoekin jokatzen du Oteizaren pentsamendua sorberritzearren. Antzezle-kantariak bere burua bilatzeari ekiten dio, eta izakiaren bilaketa horrek drama bat du barnean, funtsezko kontraesan bat: ez du bere burua aurkitzen. Izakiaren hasierako kemena (nahia, beldur existentziala, bilaketa...) jokoaren bidez garatzen da eta Oteizaren lan esaguratsuenetako batzuekin loturiko esperientzia estetikoetan amaitzen da, beren aldetik haurtzaroko oroitzapenekin eta bizipen eskarmentuarekin loturik daudenak.

Fitxa artistikoa

  • Musika eta testua: Juan José Eslava
  • Ekoizpena: Nafarroako Ganbera Opera, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Colectivo Artístico E7.2, Jorge Oteiza Museo-Fundazioa, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin
  • Musika zuzendaria: Nacho de Paz
  • Eszena zuzendaria: Pablo Ramos
  • Bideoa: Juanjo Eslava, Acrónica Producciones
  • Argiztapenaren diseinua: Koldo Tainta
  • Espazio eszenikoa: Nafarroako Ganbera Opera
  • Kudeaketa: Fermín Blanco
  • Jantziak: Edurne Ibáñez
  • Softwarearen garapena: Ángel Faraldo
  • Soinua: Elkom Sonido & Iluminación

Interpreteak

  • Musika zuzendaria: Nacho de Paz
  • Baxu baritonoa: Nicholas Isherwood
  • Instrumentistak eta elektronika: Ensemble E7.2 (Alessandra Rombolà, flautak; Antonio Jiménez, tronboia; Ander Tellería, akordeoia; Salva Tarazona, perkusioa; Ludwig Carrasco, biolina; Rosa San Martín, biola; Daniel Morán, kontrabaxua; Juanjo Eslava eta Ángel Faraldo, elektronika)

Laburrean

  • Egileak Juan José Eslava
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana