"Txotxongilo bertsolariak"

  • "Txotxongilo bertsolariak"

Felipe Zelaieta bertsolaria aukera­tu dute Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan Euskal Herria ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporako senide histrionikoa, Idahotik iritsitakoa, izango da bere "coaching" pertsonala Global Bertsolaritzing Camp entrenamendu kanpamentu berezian.

Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu, eta hori ez da aski: Johnek bere ikaslea munduko txapelketarako hobeto prestatu nahi du. Lokartzen denean, Felipek txotxongiloekin egiten du amets, baina dena zailduko da Johnek Felipe pilula batzuekin dopatzea erabakitzen duenean; izan ere, ordura arte txotxongiloekin izaten zituen ametsak amesgaizto bihurtuko dira.

Fitxa

  • Egileak: Antton Bastero, Felipe Zelaieta
  • Aktoreak: Antton Bastero (txotxongilolaria), Felipe Zelaieta (bertsolaria)
  • Musika zuzenean: Ane Arostegi (trikitia)
  • Txotxongiloak eta buruhandiak: Tira Ta Floja tailerra
  • Global Bertsolaritzing Campeko hizlaria: Cristina Juesas
  • Kartela: Idoia Ruiz
  • Argazkiak: Begitxu
  • Sormen lantegia: Garaion Sorgingunea
  • Ekoizpena: Toni La Sal
  • Iraupena: 55 minutu

Harremanetarako

Toni La Sal
Antton Bastero
(+34) 945 403 574
(+34) 659 560 696
anttonbastero@gmail.com
www.antzezkizuna.wix.com/bertsolariak


Laburrean

Euskadi, auzolana